miércoles, 27 de enero de 2016

Debako padurak bizikletaz ezagutzeko pasealdi didaktikoa antolatu dugu

otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Egunaren ospakizuna izaten dela eta, igande honetan (urtarrilak 31) Debanatura Ingurumen Heziketatik Debako Padurak eta Estuarioa bizikletaz ezagutzeko pasealdi didaktiko bat antolatu dugu.
Topaketa lekua: J.M. Ostolaza kalea, 12 zbk (Kultur) Deba. Adina: 6 urtetik gorakoentzat (ume txikiagoak duten familiak joan ahal dira ere)
Ohartxoa: Familia plana Harremanetan jartzeko: 695 783 656 zenbakira deituz edo bestela emailez, debanatura#hotmail.com helbidera idatziz. DOHAINIK Anima zaitezte!
Otsailaren 2an, urtero, Munduko Hezeguneen Egunak Ramsar Hitzarmena gogorarazten digu; hezeguneen kontserbazioaren inguruan 1971n sinatutako hitzarmena, hain zuzen ere.
Aurten, seigarren urtez jada, Debanaturatik bat egingo dugu ospakizun honekin, igande honetan, urtarrilak 31, Debako itsasadarraren padurak bizikletaz ezagutzeko pasealdi didaktiko bat antolatuz.
“Euskal kostaldeko hezeguneen katean” sartuta dagoen Debako padurak bezalako hezegune txiki hauek duten garrantziaz herritarrak sentsibilizatzea du helburu, hezeguneak funtsezkoak baitira, bai biodibertsitatearentzat eta baita gizakiarentzat ere.
"PADURAK ALDAKETA KLIMATIKOAREN ERAGINEN AURREAN FUNTSEZKOAK ETA EZINBESTEKOAK DIRA " Gonbidatuta zaudete! Anima zaitezte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario