miércoles, 13 de abril de 2016

Igande honetan, apirilak 17, ZUHAITZ EGUNA ospatuko dugu Deban

Igande honetan, apirilak 17, 12etan, ZUHAITZ EGUNA antolatu dugu Deban, hain zuzen Artzabalgo erriberan # Debanatura Ingurumen Heziketaren eskutik.

Horrela, ibaiaren ibaiertzean zuhaitz eta zuhaixken landaketa txiki bat burutuko da ibai-basoa berreskuratzen laguntzeko.
Gainera, parte-hartzaileei zuhaitz txiki bat oparituko zaie ere etxera eramateko.
Ondoren hamaiketako txiki bat egongo da.

 
Anima zaitezte
Topagunea: Errotazahar futbol zelaiaren aparkalekuaren inguruan.


 
Erriberako landaretza osasuntsu batek betetzen dituen funtzioak
• Ibaiertzak gogortzen ditu uraren higadura efektua gutxituz eta uholdeen ondorioak ekidinez.
• Materialak sedimentatzen laguntzen du lurraren emankortasuna handituz.
• Ibaiko tenperatura eta argia erregulatzen ditu, uretano bizitza ahalbidetuz.
• Babesa. Animalia espezie askoren hazkuntza eta atseden lekua.
• Lurrazpiko urak eta ur freatikoak arazten ditu.
• Aldaketa Klimatikoaren ondoriozko itsasoaren mailaren hazkuntzaren ondorioen aurkako borrokan oinarrizko papera; hori dela eta, “estuarioetako ibai-ekosistemen berreskurapena beharrezkoa” da “itsasoaren aurrerakadaren aurrean oztopo naturalak sortu” asmoz.


ADOPTATU ZURE ZUHAITZA!!
Anima zaitezte!!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario