martes, 22 de noviembre de 2016

“GURE KOSTALDEA AZTERTUZ” IRTEERA, AZTERKOSTA kanpainan parte-hartuz



Debanaturatik  Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak bultzatzen duen AZTERKOSTA 2016 KANPAINAN  parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Hau dela eta, abenduaren 4an, igandea, “GURE KOSTALDEA AZTERTUZ”  IRTEERA antolatu dugu. 



 
-          Zer egingo dugu? Debako Kotsaldearen analisia egingo dugu denon artean. Horretarako, Azterkosta programak eskaintzen digun laginketarako materiala erabiliko da Debako kostaldeko tarte baten analisia egiteko. 





-          Nori zuzenduta: 12 urtetik beherako umeak dituzten familiei zuzenduta, interesa duen edozein pertsonak parte har dezakeelarik erebai.


Zertarako?: zuen emaitzak kontutan hartuko dira Euskadiko Kostaldearen ebaluazioa egiteko, eta Azterkosta aldizkaria argitaratzeko (baita Europa mailako COASTWATCH sarean igotzeko). Eusko Jaurlarlaritzako web orrian ere eskegiko dira emaitza hauek.




Data: abenduak 4, igandea
Ordutegia: 11:30etatik-13:30etara

Plangintza:
11:30 DEBAKO SANTIAGO HONDARTZAn elkartu (Itsas gain Tabernaren aurrean)
11:35 AZTERTU PROGRAMA eta AZTERKOSTA KANPAINAren azalpena
11:40 IRTEERA MAREARTEKO ZABALGUNERA
12:00 AZTERKOSTA LAGINKETA MATERIALEN ERABILPENA
13:30 BUKAERA
 **Azalpenak EUSKARAZ emango dira; kasu honetan ez dago arazorik gazteleraz zerbait errepikatu beharra badago.
Izen ematea ezinbestekoa da antolakuntzaren arrazoiagatik 
Anima zaitezte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario