viernes, 16 de septiembre de 2016

NATURAN HEZI proiektuaren aurkezpena



NATURAN HEZI”ATE IREKIEN JARDUNALDIA FAMILIENTZAT
Naturan Hezi, naturan kokatzen den heziketa espazioa izatea nahi du 2 urte eta erdi eta 6 urte bitarteko umeentzat Deban.




Datorren urriaren 9an, igandea, proiektu pedagogiko berri honen ate irekien jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu non aurkezpen bat eskainiko dugun, espazio egokitua erakutsi eta, ostean, “Enseñame pero bonito” dokumentalaren emanaldia eskainiko dugun solasaldi moduan. Arratsaldean, 17:30etatik aurrera, berriz, zirko jolasak aurreikusten da Puy Oses-en eskutik, Zurrumurru Antzerki Konpaniarekin elkarlanean, Kultur elkarteko patioan.



Ekintza hau doainik da eta aita, ama, familia, hezkuntzako profesional zein ikasle eta aire libreko heziketan interesatuta dagoen edonori zuzenduta dago, helduak eta umeak erebai parte har dezaketeelarik.


Zertan datza? Gure oinarriak
Naturan Hezi 2 urte eta erdi eta 6 urte bitarteko umeak naturan jolasteko, esperimentatzeko eta ikasteko proiektua da eta  Europa iparraldeko Baso eskoletan legoke oinarritua, baita gugandik gertuago sortu berriak izan diren zenbait proiektuetan, Orendaingo Baso Eskola edota Mara Mara besteak beste.


Naturan Heziren oinarri pedagogikoak dira:
-Haurren garapen prozesuei errespetatua: haurren berezko barne plana garatzen zuirtatuko duen giro lasaia eta segurtasun emozionala bermatzen duen ingurunea prestatu dugu. Azpimarratu nahi dugu garapenerako giro egokia ez dela ingurune estatikoa, ezta finkoa ere – laguntzaile ezinhobeak edo ezaugarri fisiko ezinhobeak. Bai ordea, bizi prozesuak erraz jariatzen duen ingurua eta maila guztietan aldaketak dakartzan ingurua.


-Berezko jolas askea: jolas hori haurren garapenerako katalizatzaile nagutzat jotzen dugu, bereziki 2 eta 6 urteko umeen artekoen kasuan. jolasean, haurrak bere buru ezagutzen du, bere izaera eta autonomia garatzen ditu,  bizi eta ikasi duena barneratu eta ikasten du, ingurunean duen mundura egokitzen da, esperientziak berriro bizitzen ditu eta tentsioak egozten ditu.
Aldi berean, jolas hori bideratu gabe eta laguntzaileen egotea maitekorra, itxaropentsua eta adeitasunezkoa da. Laguntza hori entzute sakonean eta umearen sentimenduei eta beharrei, bere garapen erritmoari eta bere nortasunari errespetzean datza.


-Naturarekiko kontaktua: haurrak bereziki garai honetan naturarekiko sentiberak dira berarekin modu holistikoan identifikatzen direlako. Naturak mugimendurako eta zentzumenen bidezko pertzepziorako kalitatezko guneak eskaintzen ditu leku itxietan lortzeko zailak direnak.





Naturarekiko harreman jarraituak  identifikazio eta kidetasun zentsua sortzen du, noizbehinkako bisitaldiekin nekez lortzen dena. Horrek suposaten du ia berehala inguru naturalekiko errespetuzko jarrera eta jokaera bilakatu egiten dela, helduaren azalpenak eta bitartekaritza beharrezkoa izan gabe.







NON GAUDE




Proiektuaren kokaleku nagusia Debako hondartza, Alameda, Casacampoko naturgunea eta herritik hurbil dagoen baso bat. Bertan aurkitzen diren aire libreko espazioak eta bazter naturalak Naturarekin harreman estua eskaintzen digute. Alde batetik, kostaldearekin, hondartzarekin harremana eta, bestetik, inguru zabalak Casacanpoko naturgunean baita hosto erorkorreko landaretzaz beteriko basotxoak aurki daitezke ere, non landaredia zein animalia espezie ezberdinak bizi diren. Gainera, Ozioko erreka edota Debako itsasadarra bera bertan ditugu ere; 





horrela, Debako inguruak umeen ikasketarako balore handikoa den baliabide naturalak eskainiz, guztiak haurtzaroko esperientzien aberasgarri.



Eguraldi txarra egiten duenean edo taldearen adinen arabera, aterpea erabiltzen dugu, hau da Debanaturako Gela berdea. Lokal horrek txoko desberdinak eskainiko ditu: jarduera plastikoen gunea, egituraketa materialen gunea, motrizitate marduleko gunea eta jolas sinbolikoen gunea. Espazioa horrela prestatzea pentsatzen dugu  txikienek etxean bezala egoteko.

Horrez gain, lokalaren kanpoaldean patio-lorategi eder bat dauka, non aire librean jolasak egiteko aukera emango digun
Norbaitek gure proiektua ikustera etorri nahi badu, kolaboratzera, proiektu pedagogikoan laguntzera, parte-hartzera, bultzatzera, gurekin kontaktuan jartzea besterik ez du egin behar. Zure zai gaude!
 









No hay comentarios:

Publicar un comentario