miércoles, 20 de enero de 2016

Itsas hegazti urtar negutarrak behatzera irteera Deba eta Ondarruaren arteko kostaldera

Larunbata, urtarrilak 30 Irteera: Itsas hegazti urtar negutarrak behatzera irteera Deba eta Ondarruaren arteko kostaldera.
Urte berriaren lehenengo hitzordua, anima zaitezte!! Zer egin: Birding Geoparkea, familian Irteera: Itsas hegazti urtar negutarren behaketa. Non: Deba-Mutriku-Ondarroa Lekua: Kostaldea Noiz: Larunbata, urtarrilak 30 Debanaturaren ornitologoen eskutik, itsas hegazti negutarrak behatzeko irteera egingo da Deba, Mutriku eta Ondarroaren arteko kostaldean.
Ordutegia: 09:30etatik 13:00etara. Izena aldez aurretik eman behar da Debanaturarekin harremanetan jarriz: 695 783 656 (washap-en bidez ere) edo helbide elektronikotik, debanatura@hotmail.com doako ekintza Publiko orokorrentzat Interesdunek aurretik eman behar dute izena Debanaturan. anima zaitezte! Antolatzailea: Debanatura Ingurumen Heziketaren eskutik
Irteera Debatik hasiko degu, hondartzako aparkalekuan, Itsas-gain tabernaren ondoan elkartuz. Debanaturatik, publiko orokorrari lehehngo aldiz eskaintzen dugun irteera honen helburuetako bat gure kostaldean zehar, hain zuzen Deba, Mutriku eta Ondarroaren arteko kostaldean, oso ezezagunak diren itsas hegazti espezie ezberdinak ezagutzea eta ezberdintzen ikastea da.
Honetaz gain, gure kostaldean, Kantauri itsasoari begira aurkitzen diren behatoki eta talai apartetaz gozatzeko parada izango dugu ere. Irteera, norberaren kotxeak erabiliz egingo da eta ahalik eta kotxe gutxien joateko koordinatu egingo gara. Bazkaria norberaren kontu izango da. Dena dela, irteera parte hartu duten orok Arrrigorri ostatu jatetxean bazkari (prezio berezi bat egingo digute) bat hartzeko aukera badago ere nahi dutenentzat.
Horrela, egun guztirako plan familiar bat egiteko aukera egongo da, egun pasa Ondarroan. Bazkarirako, data baino 3 egun lehenago izan behar du erreserbatzeko. Prismatikoak eramatea gomendatzen da (guk batzuk baditugu).

No hay comentarios:

Publicar un comentario