martes, 27 de octubre de 2015

"GURE ETXE TXIKIA, INGURUNEA ETA ZU", proiektu berria Debabarrenean

“Gure etxe txikia eta handia” zaindu nahi duten pertsonen ekimenak Ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko, eta, hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamenduak bultzatuta, ingurumen alorrean jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdian, ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko, eta, hartara, ingurumena zaindu, babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko, “GURE ETXE TXIKIA”, INGURUNEA ETA ZU PROIEKTUA aurkezten dugu. “GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko jardueren programa litzateke.
Hau honela izanda, egitasmo honen bitartez, ingurumen-arazoak (kutsadura, espezie inbaditzaileak, ibaien egoera, etab.) ezagutu eta duen eraginaz jabetzeko eta horiei aurre egin eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten jarduerak diseinatu eta abian jartzeko ekimen desberdin garatuko dira. Ekimen honek bultzatzen duen beste helburu garrantzitsuenetako bat, Deba eta Debabarrena inguruetako ekosistema desberdinen kontserbazioa bultzatzea litzateke, herriko ondare natural eta kulturala ezagutzera emanez. Horrela, bertan, Debabarrena eskualdeko lurraldearen ingurumen-hobekuntzan, espezieen kontserbazioan edota horien habitatean zuzeneko eragina duten ekimenak (ibai ertzen garbiketa, espezie inbaditzaileen deuseztapena, basoaren egoera hobetzeko, hegazti intsektujalei laguntzeko, etab.) eta, hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko ekimenak bultzatu nahi dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario