Debanatura, Jasangarritasunaren eta Ingurumen Heziketarako Elkartea da,
ingurumenarekin eta kultur ondarearekin lotutako jardueren garapenean eta
zabaltzean oinarrituta, eta batez ere ondorengo jardueretaz arduratzen
da:
·
Ingurumen
heziketa programa bereziei esker; tailerrak, sentsibilizazio
kanpainak edo gaikako irteerak.
- Ingurumen ikerketak: ingurumen diagnosiak; inbentarioak: flora, fauna, espezie inbaditzaileak,...; ingurune fisikoaren ikerketak
- Ekoturismoa irteera gidatuen programa desberdinekin Deba inguruan, Euskal Kostaldeko Geoparkean eta Deba Arroan ere.
- Aisialdi, abentura, kirol eta denbora libreko jarduerak Naturarekin harreman zuzenean, esperientzia eta aukera ugarirekin, herritar talde eta kolektibo desberdinen beharrak kontuan izanik.
- Ingurumen boluntariotza natur ondarea balioan jartzeko eta kontserbatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario