martes, 27 de octubre de 2015

MAITE DITUT, MAITE, GURE BAZTERRAK, argazki lehiaketa

Kaixo lagunok! Debanaturak bultzatzuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduaren laguntzarekin, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, Debabarrena eskualdeko herritarreei zuzenduta, “maite ditut, maite gure bazterrak” izenburupean, Debabarrenako ingurune naturaletatik gustokoen edo maite duzun txokoen argazki lehiaketa abian jarri da. 'Gure inguruari begirada bat' eman nahian, Argazki Lehiaketa honen helburua Debabarrea eskualdeko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Debabarreanko udalerrietan, auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea, norberentzat den txokorik politena edota maitatuena.
Argazkiak aurkezteko epea urriaren 30tikazaroaren 23ra arte luzatu dugula jakinarazi nahi dizugu irabazleentzat sari oso interesgarriak egongo direlarik. Parte hartu nahi baduzu, lehiaketaren oinarriak arreta handiz irakurri, anima zaitez eta bidali iezazkiguzu zure argazkiak! OINARRIAK • PARTAIDEAK: Lanbidez argazkilariak ez diren zaletu guztiak. • ARLOA: Digitalean. • GAIAK: Lehiaketa lau kategoriatan banatuko da: 1. Natura, Herriko flora eta fauna biltzen duten argazkiak: basoak, animaliak, landareak...;
2. Paisai sozio-kulturalak da bigarren taldea, gizakiak bere biziraupenerako naturaren ustiaketarako lagatako aztarnen edota egindako eraikinen argazkiekin: txabolak, baserriak, hesiak, presak..
3. eta azkenik, natura eta aisia atala dago. Bertan, "Debabarrenako biztanleok aisialdian naturak presentzi handia" duenez, pasiaran egiteko, bizikletan txangoa egiteko, goi mendietara igotzeko, tradizio eta ohiturak ezagutzeko, egonean egoteko, herri baratzetarako... edo antzerako argazkiak sailkatu dira. 4. Debabarrena, Gure Etxe Txikia, bere edertasun eta aberastasun guztia, baita jasaten dituen kalteak ere, izango da azkenengo gaia.
• ARGAZKIEN HAUTAKETA: partaide bakoitzak, lehiaketan parte hartuko duten lau argazki aukeratu, izenburua jarri eta debanatura@hotmail.com helbidera bidali beharko ditu azaroaren 8a baino lehen (hori barne) Argazkiak azaroaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira Debanatura elkarteko helbideetan eta epaimahaiak hilaren 15an emango du jakitera bere erabakia. Argazkiak baloratzeko garaian, gaiarekin duen zerikusia, orijinaltasuna, kalitatea eta gaurkotasuna, hartuko dira kontutan. Argazkiak ezingo dira editatu Photoshop edo antzeko programa informatikoen bidez. Horrelakorik antzemanez gero, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da.
• SARIA: 4 sari banatuko dira, 1 gai bakoitzean. - Lehenengo gaiaren argazkirik onenaren saria naturzale kita izango da, - Bigarren gaiaren argazkirik onenari saria, 2 lagunentzako gau bat pasatzea eta gosaria Nekazal Turismo batean - 3. gaiari dagokionez, herritarrek emango dute saria, 2 lagunentzako bazkaria leku aparta batean. - 4. gaiaren saria, irabazlearen herriko bertako produktuak saltzen dituzten edozein establezimendutan gastatzeko 50 €ko bonoa. • ERAKUSKETA HERRIKOIA: azaroaren 10tik 15era, lehiaketako argazkiekin erakusketa egingo da Debako Gela Berdean, eta bertan herritarrek aukera izango dute puntuazioa emateko ( lehiaketaren 3. gaian). • OHARRAK: Saritu eta/edo hautatutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta haiek argitaratzeko eskubide osoa izango dute, beti ere irabazi asmorik gabe erabiliz eta egilearen izena adieraziz. o Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek ezagutzea eta onartzea adierazten du. o Debanaturak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta haren erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo.
Informazio gehiago: 695 783 656 telefono zebakian edota debanatura@hotmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario