viernes, 29 de mayo de 2015

GAZTE-MULTIABENTURA UDALEKU IREKIAK DEBAN

1. DEBAKO GAZTE-MULTIABENTURA ARRATSALDE PASAK UDALEKUAK 2015 (arratsaldeetan) 9 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, kirola eta jarduerak aire librean eta naturarekin harreman izateko asteak. ZER EGINGO DUGU Udako Debako GAZTE-MULTIABENTURA UDALEKU irekiak, Debako inguru zoragarriaz gozatzeko aire librean eta Naturarekin kontaktuan gauzatzen diren kirol eta abentura jarduera desberdinak burutzeko aukera ematen duten programak dira: Aste bateko txandatak aurrera eramaten duten programak uretako jarduerak barneratzen ditu, hain zuzen ere RAFTING-a baltsa neumatikoetan Debako itsasadarrean, bere natur aberastasuna eta historia barnetik ezagutzeko; Ingurumen Heziketarako jarduerak ere egingo dira tailerren, SENDERISMOAren eta irteeren bidez Debako txoko desberdinak ezagutzeko; TIROLINA, ESPELEOLOGIA-TXIKI, UZTAI-JAURTIKETA, ORIENTAZIOA, ESKALADA, BTT eta HERRI-KIROLAK. Programa 9 eta 14 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta eta ekaineko azken astetik hasita uztaila guztian zehar eramango da aurrera txanda desberdinetan.
HELBURU OROKORRAK Debako ingurune edota txoko naturalak eta gure ondare kulturala hobeki ezagutzeaz gain Kirola ekidin eta abenturaz beteriko ekintza-programa bat gozatu ahalko dute gazteek. Programa honek ondorengo helburuak beteko lituzke: • Interes natural, historiko eta etnografikoa duten Debako ondare eta gune desberdinak ezagutzera ematea. • Gaztetxoak uda era aktiboagoan igarotzeko, multiabentura udalekuak prestatu ditugu naturarekin harremanetan eta aire librean osasun eta jarduera fisikoa sustatuz. • Aisialdi eta natur guneen erabilera eta gozamen onuragarriak bultzatzea, partehartzaileek berari buruz duten balorea handitzeko. • Gaztetxoak uda garaian bizi-ohitura aktiboagoaren sustapena naturarekin harremanetan eta aire librean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario