lunes, 23 de marzo de 2015

GAZTEMULTIABENTURA GEOPARKEAN, gazteentzako aste santuko oporraldiak abentura ekintzekin

GAZTEMULTIABENTURA GEOPARKEAN, gazteentzako aste santuko oporraldiak abentura ekintzekin Debanaturak, Aste Santurako haurrentzako kolonietaz gain, gaztetxoentzat ere koloniak antolatu ditu, Deban bertan eta bere inguruan, Geoparkean. Hauek izango lirateke proposatutako programa: Trekking, espeleo-txiki, uztai-jaurtiketa eta orientazioa egiteko aukera daukate gazteek. Debanatura elkarteak, Aste Santuari begira, “GAZTEMULTIABENTURA GEOPARKEAN” gazteentzako oporraldiak antolatu ditu abentura ekintzekin naturan. Martxoak 30-31 eta Apirilak 1, Deba eta bere eskualdeko 9 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat hiru eguneko multiabentura plana prestatu du Deban, adinaren arabera txandatan banaturik. Egun hauetan, naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera emango du. «Debako inguruak ezagutzeaz gain, naturan kirol ezberdinak egiteko aukera izango dute. Horrela, herriko eta eskualdeko gazteek aste santuko oporraldietan Geoparkeko naturaz eta paisaiaz gozatzeko, abentura ekintzak naturan egiteko eta lagunen artean» aritzeko plana pentsatu dute Debanaturako kideek. Kostua: 30 eurokoa da. Izen emate epea martxoaren 27era arte. Izen ematea beharrezkoa da (plaza mugatuak): 943 19 11 72 / 695 783 656 zenbakietara deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera email bat bidaliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario