martes, 10 de febrero de 2015

Aurkezpena

Debanatura, Jasangarritasunaren eta  Ingurumen Heziketarako  Elkartea da, ingurumenarekin eta kultur ondarearekin lotutako jardueren garapenean eta zabaltzean oinarrituta, eta batez ere ondorengo jardueretaz arduratzen da: 
·         Ingurumen heziketa programa bereziei esker; tailerrak, sentsibilizazio kanpainak edo gaikako irteerak.
  • Ingurumen ikerketak: ingurumen diagnosiak; inbentarioak: flora, fauna, espezie inbaditzaileak,...; ingurune fisikoaren ikerketak
  • Ekoturismoa irteera gidatuen programa desberdinekin Deba inguruan, Euskal Kostaldeko Geoparkean eta Deba Arroan ere.
  • Aisialdi, abentura, kirol eta denbora libreko jarduerak Naturarekin harreman zuzenean, esperientzia eta aukera ugarirekin, herritar talde eta kolektibo desberdinen beharrak kontuan izanik.
  • Ingurumen boluntariotza natur ondarea balioan jartzeko eta kontserbatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario