Debako Luzaro
Ikastetxearen ikasle nahiz irakasleek, Debanaturaren eskutik, eskolako Agenda
21eko programaren baitan, Deba inguruko bazter naturalak bisitatzen dituzte
urtero.
Eskolatik hurbil dauzkaten balio natural handiko guneei etekina
ateratzen saiatzen dira. Esperientzia horren arduradun Diego Mendozak dioenez,
oso garrantzitsua da ikasleek euren etxetik hurbil daukaten ingurunea ezagutzea
eta baloratzea.
Duela hamar
urte urte hasi ziren Debako paduretara eta itsasertzera bisitak egiten.
Halanbe,
lehenengo tailerra “Lehen gizakia, duela
12 mila urte” izan zen eta, ordutik, urtero hau izan da mantendu izan duten
tailerrenetako bat, besteak beste. Damagun, jarduera horretan, Debako Gela
Berdera joaten dira eta ikus entzunezko bat ikusi ondoren arkeologia
esperimentalaren tailer bat burutzen da.
Halere,
denborarekin programa osatzen joan dira eta gero eta gai gehiago jorratuz, hain
zuzen ornitología, sendabelarrak, ekosistemak, natura lupaz eta geología
inguruko tailerrak egiten dituzte , eta beti gelako programazioaren barnean
txertatzen saiatzen dira irteera hauek: irakasle batek aitortu ziguna hau izan
zen, “Gure irakasgaietara egokitzen ditugu bisitak eta bisitetan ikusitakoa
aprobetxatzen dugu gelako azalpenetarako”.
Hala, ikasturte
hasieran, 6. mailako ikasleekin Harri eta fosilen tailerrean egiten dute Debako
Flsych-era bisita. 5. mailako ikasleekin
egiten dute Plaiaundira bisita. Izan ere, adin horretan jarraitzen duten
testuliburuan harriak eta lurra lantzen dituen gai bat dago, eta gai horretan
txertatzen dute Debako Flsych-aren bisita bisita.
Bestalde, Luzaroko 5. mailako ikasleei Deban eta bere
inguruko Historiaurreko ondare arkeologiko handiaren eta
aberatsaren ezagutzan lagundu nahi duen tailerra gauzatzen da. Horrela, Lehen
Gizakiaren gaia modu erakargarri batean hurbilarazteko partehartze zuzena
bultzatzen dituzten jarduerak egiten dira, ikasleak gure arbasoen antzinako
kultura, bizimodua, izaera, sineskeriak eta jatorriaz jabetzeko: sua,
suharriarekin egindako tresnak, ehizatzeko armak eta margoak dira protagonista
nagusiak.
Udaberriari begira, gaionentzeko irteerak egiten dituzte Luzaroko ikasleek.
Alde batetik, Debanaturak duen ingurumen hezkuntza programa jarraituz, 3.
mailan, Gure Kostaldeko Sekretuak tailerraren barruan bi irteera gauzatzen
dira, non ikasleei Kostaldeko
ekosistemak nolakoak diren eta bertan bizi diren izaki bizidunak erakusten dizkiegun.
Horrela, marea behea aprobetxatuz, itsasbazterreko marearteko zabalgunera
bisita bat egiten dute, harrigarriak diren bertako izaki bizidunak eta euren bitxikeriak
ezagutzera. Bigarren egunean, kostaldeko hezeguneak, hain zuzen Debako padurak,
ezagutzen dituzte, non beuren garrantzia, bertako izaki bizidunen ezaugarriak,
haien berezitasuna etab. ere lantzen dira.
Bestetik, udaberriko migrazio garaia izaten denean, berriz, 4. mailako
ikasleekin Debako paduretara abiatzen gara, oraingo honetan hegaztietan
erreparatzeko: “Gero, gela barruan alde teorikoa landu behar duzunean aurrez
horrelako irteera eginda, eta ikuspegi praktikoa landua izanda, errazagoa
egiten zaizu ikasleei ulertarazi beharreko edukiak egoki transmititzea. Ez da
zuk modu abstraktuan azal dezakezun zerbait, baizik eta eurek ikusi duten
zerbait da”. "Ikasleak
zientzilari baten paperean sartzen dira. Oso esperientzia positiboa da".
Beste alde
batetik, 5. mailan, berriro, ekologiaren ikuspegitik ekosistemak lantzen
dituzte. Eta beraz, “Gure ekosistemak, ingurunea eta biok” izenpeko irteera
horren barnean, Deba inguruko lur lehorreko ekosistemak bisitatzen dituzte,
artadia, baso mistoa eta landa atlantiarra.
Luzaro
ikastetxetik, Debanaturaren eskutik, egindako tailerretan ikasleek oso jarrera
ona izaten dutela dio Mendozak eta balorazio guztiz positiboa egiten du:
“Ikasleak, bere herriko inguruneak ezagutzeaz gain, zientzilari baten paperean
sartzen dira; hori orain arte inoiz egin ez duten zerbait da eta horrek asko
motibatzen ditu: laginak hartzea, esperimentuak egin, lehen gizakiak egiten
zuen bezala sua piztea, xomorroak bilatzea, landareak bildu, harri bitxiak
aurkitu, prismatikoak edota lupa erabiliz animaliak eta landareak bereiztea...
Jartzen dituzu ikasleak prismatiko edo teleskopio baten aurrean eta
deskubritzen dute mundu bat beraientzat erabat ezezaguna dena, baina
askorentzat oso erakargarria. Oso esperientzia positiboa da”.